Toki bat behar du gizakiak eguzkiaren azpian. Bertan kokatu ahala garatu ahal izango da edota bertan geratu ezinda deserrotuko. Baita ibilian eta joan-etorrian bizi direnak ere. Hauek ere badute, funtsean, sorterri, sortalde eta sartalderik. Horrela, nonbait toki bat eta denbora bat hartzen duenak –tarte bat, gune bat duenak– askatzen du bere nortasuna, beti hainbeste korapilok trabatua...