Arrazoiketa analogikoa, guztiarekin, arrazoiketa hutsa da. Eta lirikarako garai txarrak bizi baditugu, ez nuke esango arrazoiketaren urrezko aroan egokitu garenik.
Arrazoiketa hori adimen bilakatzeko dramatizazio-bidea jokarazi zien Inaziok Jardulariei zein Jardunaldien zuzendariei. Geroago, Bataillek barne-bizipen edo esperientziari buruz idatzitako liburu hartan Loiolako Inazioz egiten duen aipamen laburrean, dramatizazioaren garrantzia du hizpide...