Zaldibian jaio zen Tere Irastortza Garmendia 1961 urtean,
Olaberrian bizi da egun. Beasaingo ikastolako zuzendari
da eta ikastolako bere bulegoan hartu gaitu, kafe edota
txokolate beroa eskaini ondorenean. Beasaingo
ikastolakoa ezezik, Bergarako Idazle Eskolako zuzendari
ere bada, "bokaziozko lanbidea da niretzat irakaskuntza, akuilu handia", azaldu
du mahaiaren bueltan. Gazte-gaztetan kaleratu zuen bere lehen lana; Gabeziak
poesia liburua. Geroztik hamaika poema liburu eta itzulpen lan eman du
argitara. Berriki kaleratu du azken lana; Izendaezinaz lehen saio-liburua, Juan
Zelaia saiakera sariketan finalisten artean geratu zena...