Bart esnatu eta Marina Tsvietaievak kontatzen duen pasadizoa irakurtzen aritu naun, berriro. Parisen eta 1934an gertatua, posta-bulego batean, nahiz eta hementxe bertan, Beasainen edo Tuteran edo Miarritzen gerta zitekeen –edo gertatuko dun– gaur bertan: maketo bat, txinatarra edo magrebiarra, errumaniarra agian… beste atzerritar baten hizkuntz-gaitasunaz baliatu beharrean, esate batera, familiari dirua bidaltzeko...