Urtea pasa arren, ezer pasa ez ote den beldurrez. Urte amaierako sindromea ei da, halako zerbait asmatu behar balitz, eta urte amaiera itxaropenen eta beldurren bilgune bilakatzen da. Pentsio planak, inbertsioak eta errentak aztertzeko ordua iritsi bide da, igandeetako prentsako ekonomia gehigarrien arabera. Urtekarietako gehigarrietan urteko eboluzioaren berri jakiteko ordua iritsi da: munduaz, eraldaketa klimatikoaz, Realaren egoeraz, euskal kulturaz, hizkuntza plangintzaz...