Afrika bezala paperera ekarri mundua eta han banatu, sailkatu, neurtu. Gero etxe bat zegoen tokitik bi nazioen arteko muga pasatzen bada etxearena da oke- rra; geroago etxe hartakoak handik joa- ten ez badira ez dira izango besteentzat ez hango eta ez hemengo, bere jaiotetxeari atxiki- tzen zaizkienak identitate arazoak izango dituzte, edo izango da basa direlako edo ez aski unibertsal. Izan ere, paperetan gorde baita egoera bakoitza sailkagarri bihurtzen duen kasuistika bat, eta sailka ezin dena... ba horixe..