Desagertu egiten dira toki batzuk eta beste batzuk habitatu, orain esan dezakegu habilitatu eta habitatu: luberri, bordaberri eta etxe-berri. Edo kabi-tu. Tokiekin batera baita bertan egoteko eta sentitzeko moduak ere: jarleku eta eserleku, lo-gela, egongela eta jangela.