• Tere Irastortzaren liburuak
    Son nueve, los pájaros
  • Izen gabe, direnak. Haurdunaldia beteko khantoriak
  • Tere Irastortzaren liburuak
  • Tere Irastortzaren liburuak
  • Tere Irastortzaren liburuak
  • Tere Irastortzaren liburuak
  • Multimendia: Irudiak, Entzuketak, bideoak...
    Gehiago irakurri...
  • Llenabais el mundo. Mundua betetzen zenuten. Edición bilingüe
Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

Irastortza Garmendia Tere "Joankizunean" Mugalari GARA. 2009-09-11 O.ten gaztaroko neurtitzak izenarekin Oihenartek zahartzaroan eman zituen argitara, poema liburu batean . 1657an. Ordurako bere bizitza publikoan aurrera egina zen, eta bere bizitza pribatuarekin lotura zuen liburua argitaratzea zihoan, urteetan aurrera . Zer eta euskarazko poemak.

mugalari        

O.ten gaztaroko neurtitzak izenarekin Oihenartek zahartzaroan eman zituen argitara, poema liburu batean . 1657an. Ordurako bere bizitza publikoan aurrera egina zen, eta bere bizitza pribatuarekin lotura zuen liburua argitaratzea zihoan, urteetan aurrera . Zer eta euskarazko poemak.

Izenburuak eta hitzaurreak ondo adierazten dute egilearentzat, bere izena eta izanaren artean jarri nahi zuen tartea garrantzizkoa zela. Berak idatziak ziren poemak… baina behar bada , batzuk, gaztetakoak, ez ziren zentzu guztietan ,iada,bere, eremu pribatuan sortu eta eremu publikora zeramatzan garai hartarako bederen.

Gaztaroko poema haiek – neurriareneta formaren aldetik jakintsuentzat izan zezaketen balioaz haratago – gabeziatik sortuak dira : aldian-aldian maite, nahi, bilatu nahi izan zituen emazteak erakartzeko edo errefusatzeko prestatutako gailuak izanak : triki-mailu, hitzezko amodio-gailu.

Hala ere, Oihenartek liburua argiatara eman garaitsuko poema bat bada, izenaren eta izanaren arteko tarte horren zergatia ere esplika dezakeena : Hil-kexua. Bere emaztea hildakoan idatzitako elegia ederra da.

Aldez aurretik gaztaroan emazteei idatzitako poemek gabezia batek akuilatuak ziren bezala, azken hau liburua emaztea hil ostean idatzitakoa galera baten lekukotasuna da, gal-kexu garratz eta sumindua.

 

Eta egun, poeta gazteak eta poeta helduagoak habitatzen dugun euskal literaturaren aro berezi, eder eta hainbatetan bortitz honetan, gal-kexuaren garaira ere iritsiak gara .

Badirudi, batzuentzat gabeziatik eskatutako etorkizuna zen hartan hurrengo batzuk no-futurean egokitu direla . Badirudi gabeziatik galerara bidean, denborak aurrera ez baina atzera ere egiten asmatu duela, eta , joankizunean kokatzen garela hainbatetan, Oihenart zaharra bezala .

Tere Irastortza

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago