• Tere Irastortzaren liburuak
    Son nueve, los pájaros
  • Izen gabe, direnak. Haurdunaldia beteko khantoriak
  • Tere Irastortzaren liburuak
  • Tere Irastortzaren liburuak
  • Tere Irastortzaren liburuak
  • Tere Irastortzaren liburuak
  • Multimendia: Irudiak, Entzuketak, bideoak...
    Gehiago irakurri...
  • Llenabais el mundo. Mundua betetzen zenuten. Edición bilingüe
Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

Irastortza Garmendia, Tere " Azken egunak" Mugalari.  GARA. 2009-12-11 Azken egunak Gandiagarekin. Izen hori eman dio Joxe Azurmendik Gandiagaren poetikaz diharduen liburuari.Poetika esan eta horretaz hasi ezkero sinesteaz ere aritzera etortzen zait gogoa. Ez dut sineste kontu hori aipatzen Gandiaga ,hil artekoan, fraide izan-egon zelako Arantzazun. Ez, Azurmendik esaldi batean ondo laburtzen duen bezala, Gandiagak esan nahi duena ernamuintzen, “Teologia baino lehen geologia dago “

mugalari      
Azken egunak Gandiagarekin. Izen hori eman dio Joxe Azurmendik Gandiagaren poetikaz diharduen liburuari.

Poetika esan eta horretaz hasi ezkero sinesteaz ere aritzera etortzen zait gogoa. Ez dut sineste kontu hori aipatzen Gandiaga ,hil artekoan, fraide izan-egon zelako Arantzazun. Ez, Azurmendik esaldi batean ondo laburtzen duen bezala, Gandiagak esan nahi duena ernamuintzen, “Teologia baino lehen geologia dago “

Gaineratu daiteke , geologia eta izen propioak, edota baita ere, hitzek, propioki adierazten dutena beste bati esana uzteak ernamuintzen duela poesia. Horregatik edo Azurmendiri azken egun haietan mendi,baso eta tokien izenak esanez , sentitzen dut Gandiaga urruntzen poema amaigabean mundua bataiatzen zuen Zulaikaren Adan harengandik ; nolabait izen zaharrekin geuri –egun hartan Azurmendiri – altzora berriz deituz hitza ematen. Inolaz ere, ez baita berriago inork ezagutzen omen ez duelako goresten den mundua, baizik eta beste bati erakutsi nahi diogun mundua, harritzen eta berritzen gaituen mundua.

Poeta izateko, baina,harridura sortzea aski ote den erabakitzen dago kakoa . Bada intuizio eta arrazonamenduaren arteko alde bat , poesia eta saioaren artean lubaki bihurtzen dena zenbaitetan . Batak, poesiak, distira sortu behar du eta agian etena. Besteak, munduko jakinduriaren zabalkundeak, luze ,lasai arrazoituz lotuz eragiten du lustrea. Batak bizitza sortzen daki orainarekin iragana ulertuz ; gizartean kokatutako jakinduriak eten gabe ekin ohi dio oraina ulertzeari iraganaren bidez .

Baina ,bata,poesia ederrean izan daiteke benetako eta sinesteko, ez besteek esan dutenari argiago edo ilunago zin egiten dakielako baizik eta norberak sentitu, igarri eta bizi duena senez etsita geratzen asmatzen duelako ( senez-estea baita sinestea). Gandiagak lortu zuen eta Azurmendik ondo daki

Tere Irastortza

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago