Unite Revolution Slider 2

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

IRASTORTZA GARMENDIA,Tere"Eta orain badakit zoriontasunaz bakarrik idazten dugula" Eta orain badakit  PAMIELA, 2011, 70 or.

orain2

Aitor Furundarena, Garikoitz Mendizabal eta Iñaki Telleria Tere Irastortzaren Eta orain badakit poema-liburu musika bihurtuz .

Soinu teknikaria:Fredi Pelaez.
Maketazioa:Allende Arnaiz.
Irudia: Erkuden Flores
poesia

Eta orain badakit

Eta orain badakit zoriontasunaz bakarrik idazten dugula

harrez gerokoan
eta badakit 2+2 zer den
eta badakit ezberdina dela ile motzaz ala ile luzeaz
iturri azpian jarri eta ilea garbitzea
ilea busti hutsarekin,
ala sakatsak askatuz garbitzea,
eta ile apaindegian zintzurra okertzeko beldurrez
ala buruz behera garbitzea burua,
eta negar ezkutuan egitea
ala jaioberriaren inozentziarekin negar egitea.
Eta orain,
2+2 nolabaiteko jakintza dela dakidan arren,
hala ere, orain badakit, ondo dakit, bion artean,
edozein gauza idazten dugula idazten dugula
zoriontasuna dakigulako idazten dugula
eta idazten dugula zoriontasuna.