Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
karmeleren_liburuak

Aretxabaletako Loramendi Elkarteak Karmele Igartuaren poesiari buruzko hitzaldi-irakurraldia antolatu du. Tere Irastortza idazleak gidatuko du Karmele Igartuaren poesia irakurketa, poesia irakurtzerakoan sortzen diren galderei eta kezkei erreparatuz, eta batz ere, Karmele Igartuaren estiloari buruz hitz eginez. Ekitaldia Loramendi Elkartean burutuko da, urtarrilaren 11n, arratsaldeko 6:30etan.

Karmele Igartua Bengoa idazle aretxabaldarrak hiru poema liburu idatzi zituen Hitzak orbainetan (Euskaltzaindiaren Felipe Arrese Beitia saria irabazi zuena , ) Denbora enaren hegaletan ( Pamiela ) eta Itsaso Kontra bat ( Pamiela ). Karmele Igartua-ren prosa osorik irakur daiteke www.idazten.com orrian eta baita bere poesia lan ugari ere, horien artean osorik lehen liburua .Karmele Igartuak koordinatu zuen bere sorreratik www.idazten.com orria eeta Bergarako IDAZLE ESKOLAn ikasleek antolatutako hainbat ekimen. Tere Irastortza idazlea da Bergarako IDAZLE ESKOLAko zuzendaria eta irakasle , eta berak egin zuen Itsaso Kontra bat liburuaren edizioa.

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago