Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
ilunabar_beasainen1

Aldez aurretik Aretxabaletan eta Donostiako Udal Liburuko Sotoan aurkeztu dira Tere Irastortza eta Karmele Igartuaren liburuak. Bietan jendeak gainezka egin du. Poesia,musika eta irudiz hornitutako emanaldiko parte-hartzaileetako eta sortzaileetako hiru goierritarrak dira : Tere Irastortza, zaldibitarra, Aitor Furundarena, ordiziarra eta Iñaki Telleria, idiazabaldarra.

Azken urteetan ohi duenez, Bergarako IDAZLE ESKOLAk bere Ilunabar Literarioa antolatu du Donostian. Aurrekoetan bezala, aurten ere, Karmele Igartuaren Itsaso kontra bat (Pamiela,2011) liburua aurkeztuko da bere jaioterrian. Karmele Igartua 2010ean hil zen eta bere poemak Itziar Gomez, gidoilari, aktore irakasle eta Idazle Eskolako kideak irakurriko ditu.

Aurkezpen horretan izango da, gainera, Tere Irastortza ere eta bere Eta orain badakit liburuko poemak irakurriko ditu. Molde honetan, Karmele Igartua eta Tere Irastortzak batera zuten egitasmoa burutuko da, zeinetan, elkarren irakurle ziren bi idazleren lanak batera aurkezten diren.

Baina , irakurketan, gainera , beste bi irakurketa ere izango dira. Bata, irudi bidez, Izaskun Etxeberriak egin duena. Izaskun Etxeberriak Karmele Igartuaren Itsaso kontra bat liburuarentzat sortu ditu argazkiak. Izaskun Etxeberria, irakaslea eta Bergarako Idazle Eskolako kidea da. Beste irakurketa, musikala izango da. Aitor Furundarenak Eta orain badakit (Pamiela, 2011) libururako , Iñaki Telleria eta Garikoitz Mendizabalekin batera sortutako musikaz eramango du Beasainen. Aitor Furundarena, soinujolea, musika-sortzailea eta Musikeneko irakaslea da. Iñaki Telleria perkusionista , Barakaldoko Musika Bandako zuzendaria da, eta aspaldi, Eta orain badakit liburuko “ Perkusionista batentzako hitzak “ testuarentzat sortu zuen pieza bat.

Igartzako_gonbidapena1
Igartzako Gonbidapena

Aretxabaletako emanaldiaren bideoa hementxe ikus dezakezue

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago